Urtarrila 30th, 2007
Zuek ere gutar
Gutar guztiekin aurrera atera gura dugu proiektu berri hau; zuekin denokin, beraz. Bertso jarriei buruzko ezer esatekorik baduzue, zuen herrian emanaldia dugula-eta lehenago bertako berri eman zein ondoren iritziren bat helarazi nahi badiguzue, edo, proposamenen bat egiteko gogoz bazaudete, hemen duzue aukera. Irakurriko dugula hitz ematen dizuegu. Beste kontu bat izango da kasurik egiten dizuegun edo ez.

