Bertsolarien kabietan arrautzak jartzen
Andoni Tolosa “Morau” izan genuen gutar gonbidatu Oiartzunen, gitarra lagun zuela; Anjel Mari Peñagarikano, berriz, entzutera gutartu zitzaigun Elorsoro kiroldegira. Hortxe gaituzue koadrila osoa, emanaldia amaitu berri, pozarren. Aiako harria baino gogorrago gelditzeko moduko hotza egiten zuen larunbat gauean kiroldegian, baina bertan bildutako 200 entzuleei esker, ederto berotu ginen azkenerako. Eskerrik asko, bene-benetan, han bildu zineten gutar gure guztioi: belarrietan daroagu, oraindik, txaloen oihartzuna.
Bezperan, berriz, Azpeitiko Gaztetxean izan ginen, bertako bertso eskolak AEKrekin batera antolatutako ekitaldian. A8-an ordu eta erdi ez atzera ez aurrera eman eta gero (Elgoibar parean harrapatu gintuen auto-ilarak), presaka egin behar izan genuen froga, jakin bai baikenekien afaltzen bapo emango zigutela Laxaro eta konpainiak. Gaztetxean berriz, 250 gutar genituen zain, eta Xabi Borda poeta gaztea gonbidatu moduan.
Aste honetan zehar izango duzu bertsolari handien kabi izan diren bi herriotan sortutakoen bideoak ikusteko aukera.

