Sarasuaren banda
Arratsalde ederra Mondragoekoa. 200 lagun pasatxo gutartu zitzaizkigun, eta Amaia antzokiaren handitasunean entzuleak berotzea kostatu bazitzaigun ere, lortu genuen. Beharbada, serioegi iritzi zioten emanaldiaren lehenengo erdiari, agian gustura zeuden jesarrita patxada ederrean, bertsoak adi-adi jarraituz apika. Izan liteke.
Luxuzko gonbidatua izan genuen Arrasaten anfitrioi: Jon Sarasua. Azkenengo zazpi urteotan oso aldi bakanetan atera da plazara Atxabaltako Txikito, eta benetan poztu gintuen gure gonbita onartu izanak. Hasi aurretik zalantzaren batzuk bazituen arren, ederto egin zuen bapatean bertsotan, eta ondoren, gutarrok lagun eta ohi duen zorroztasunez, euskal famatuen munduari buruzko sorta eskaini zigun gitarra eskuetan.
Goiena.net-en argitaratutako kronika duzue hemen.

