Apirila 20, 2008

Leioatik begira

Atala: Sailkatugabeak | Egilea: unai

Leioan izan ginen atzo, Kultur Leioa deritzonean. Inpaktua sortzen duen azpiegitura horietakoa da Kultur Leioa, azkenaldian ezagututakoen artean Andoaingo Bastero gogora dakarkizuna. Eta gogora dakarkizu baita, zelan esaten zuen Mikel Iturriak garai batean herriak zeinek frontoi handiagoa egingo lehiatzen zirela eta, orain berriz (Guggenheim efektua?), zeinek kultur azpiegitura arkitektoniko handiagoa egin. Eta ez gara gu kultur azpiegituren kontra jarriko direnak izango baina gertatu izan zaigu zenbat eta etxe handiagoa giza-arreta hotzagoa jasotzea. Aretoz galanki osatuak gaudenik ezingo dugu ukatu, zaindu eta maiteko dituen jendea behar dugu orain.

Baina beste mataza bateko hariak dira horiek eta goazen atzokora. Leioaren gainean egon daitezkeen topikoak oro bazter utzita, giro goxoa aurkitu genuen atzo. Bertaratutakoen zenbatekoa zehazterik ez badaukagu ere, aski jende eta aski on izan zirela esatea badugu. Gutar gonbidatu legez, Josu Goikoetxea.

Aspaldiko laguna dugu Josu. Bertso munduko lehenengo pausoak elkarrekin emanak, gaijartzaile, Hitzetik Hortzerako aurkezle, tramagile eta, batez ere, lagun handi. Desorduko deia egin genion eta , hala ere, onartu egin zuen bilbotartutako gernikarrak. Gaia jartzeko modu xelebrea bilatu eta aurkitu zuen (laster jarriko dugu bideoa ikusgai) eta gu erantzuten saiatu ginen.

Gero afaltzera joan ginen eta, zelan ez, eztabaida piztu zen. Inork erantzuterik balu, hona hemen galdera: Ba ote zekien Stalinek frantsesez?

Oharra: erantzuna hil ala bizikoa da. Ahoek nola, apustuek handitzera jo zuten.

You can leave a comment, or trackback from your own site. RSS 2.0

5 comments

  1. iturri says:

    Aupale:

    Uste dut Stalinek ez zuela oso ondo hitz egiten frantsesez.

    Uste dut hori diola sarean topatu dudan artikulu honek, baina nire ingelesa traketsa da oso.

    “The reason that Stalin was underestimated by the other Bolshevik leaders, by Trotsky, Bukharin, Zinoviev, Kamenev and the many other contemporaries whom he outmanoeuvred and eventually liquidated, was – ironically for Communist leaders – their snobbery. They, and indeed Lenin, who only tumbled to Stalin’s real character when he was having a debilitating stroke, showed disdainful hauteur towards this ill-educated, rough Georgian. His humour was crudely masculine, and he couldn’t even speak French like the rest of them”.

    Ez zuela beste boltxebikeek bezain ondo hitz egiten frantsesa? Edo ez zuela hitz egiten eta kitto?

    Apirila 20th, 2008 at 9:42 pm

  2. iturri says:

    Kaixo:

    Azken apunte hauetako komentario guztiak kopatzen ari naizenaren sentsazioarekin, baina lagun batek, Stalin-i buruz ia tesia egin zuena bere garaian, esan dit Josef-ek ez zekiela frantsesez.

    E-mail bat bidaliz gero, haren erantzuna bidaliko nizueke, gazteleraz.

    Aio.

    Apirila 21st, 2008 at 10:07 am

  3. unai says:

    Kaixo Mikel:

    Eskertzen da Stalini buruzko informazioa. Eztabaida txantxa artean joan zen baina galtzen duenak kafe asko ordaintzeko konpromisoa duenez…
    Goian bidali duzun testuareki niri zure kezka bera sortzen zait eta kafeak ordaindu behar dituena izateko arriskua neuk dudanez…
    Ondo-ondo izan.

    Apirila 21st, 2008 at 10:57 am

  4. gurpil says:

    Jajaja. Hurrengo emanaldirako kafeinaren efektua jaisten duen zerbait beharko du batanbatek. Egia esan nik ere posturea galduko nuela uste dut.
    Animo!

    Apirila 21st, 2008 at 12:53 pm

  5. unai says:

    Apustua galdu dut. Mikel Iturriari esker eta bide fidagarrietatik konfirmatuta dago. Stalinek ez zekien frantsesez eta Unaik kafe gaindosi bat hartu beharko du zenbaiten gozagarri.

    Apirila 21st, 2008 at 2:17 pm

Iruzkina idatzi