Apirila 18, 2008

Donostia Periferia Tour

Atala: Sailkatugabeak | Egilea: unai

Loiolan izan ginen atzo, Donostian. Kontuak ateratzen hasi eta Donostiako bosgarrena genuela ohartu ginen: Amara, Intxaurrondo, Añorga, Antiguo eta atzo Loiola. Eskerrak gutarrok auto bakarrean joan ginen ze, gutako bat Azpeitia eta Azkoitia artean dagoen horretara joatekotan zen.

7 Eskalerekin ere izan ginen Loiolako Kultur Etxean aspaldi handian baina eraberrituta aurkitu genuen eta aretoa lekuz aldatuta. Txikia eta goxoa da Loiolako aretoa, bildu-bildua. Jarritako aulkiak bete egin ziren (70 bat lagun) eta giro atsegina eta gertukoa izan genuen. Gutar gonbidatua, zelan ez, luxuzkoa, infernuko auspoaren Debru Nagusia: Joseba Tapia.

Bere kantu pare bat eskaini zizkigun Josebak, edo, artistikoki esango genukeen bezala, berarekin batera dekonstruitzen utzi zigun (deseraikitzearena lortu genuela uste dugu!). Eskerrik asko, Joseba, benetan!

Gero, daramagun ibili honetan egundo gertatu ez zitzaiguna gertatu zitzaigun. Afaltzera joan eta Euskal Herrian egongo den ez-erretzaileen ostatu bakarretako batean hartua genuen mahaia, Loiolako Iruña jatetxean. Uste baino hobeto eraman genuen kontua. Ez genituen atzamar muturrak odoleztatu eta ez ginen elkarri muturjoka hasi. Beharbada, afaltzen goxo eta txukun ematen dutelako izango da. Hori bai, berriketaldi sutsuari ekin genion, Joseba eta gu tartean gauden aldioro ohi dugun moduan.  Mundua zegoenean utzi genuen, hurrengo batean konpontzekotan.

You can leave a comment, or trackback from your own site. RSS 2.0

3 comments

  1. La semana vuela - Pedradas says:

    […] Con algunos de estos amigos catalanes, me acerqué el jueves al Centro Cultural Loiola para ver una vez más en directo a Gu ta gutarrak en su particular Donostia periferia tour. El local estaba lleno y el show de los vizcaínos fue in crescendo, como casi siempre. El invitado de esta vez fue el trikitilari Joseba Tapia. […]

    Apirila 19th, 2008 at 10:28 pm

  2. unai says:

    aupa Mikel!

    eskertzen da horrelako jarraipena egitea. Galdera indiskretoa ez bada, zer iruditu zitzaien kataluniarrei? Erantzunak kezka sortzen dit, baina bueno…

    Apirila 20th, 2008 at 1:33 am

  3. iturri says:

    Kaixo Unai:

    Kataluniako lagunen artean, bata oso musikazalea da eta asko gustatu zitzaion. Beste biak ez dira bereziki musikazaleak eta uste dut ikuskizuna bitxia iruditu zitzaiela.

    Ondo segi.

    Apirila 21st, 2008 at 10:05 am

Iruzkina idatzi