Apirila 16, 2008
Blackbird: zozoarekin inprobisatzen
Larrabetzuko emanaldian, Bihotz Bakartien Klubeko kideekin jarraituz, Etxahun Lekue bertsolaria izan genuen kantulagun. Katamalokoek (Larrabetzuko frakzioak) 7 Eskaleren garaian musikariek jotzen zuten Blackbird (zozoa ei da) doinua prestatu zuten eta Josuren bat-bateko aholkularitzarekin, horrela eman genion (gutxi gora-behera) bertso forma. Igorrek hasieran argi utzi nahi izan zuen moduan “esperimentua” zen ezer izatekotan. Etxahunen hasierako ezezkoa (borobila) baiezko bihurtu zen eta poztu ginen. Hauxe da emaitza.

