Archive for Maiatza, 2008

Maiatza 29, 2008

Despedida: ekainaren 13an, Durangoko Plateruenean

Egilea: igor | Data: 2008/05/29 08:08

“Ez dok hamairu” erantzun ei zion San Martinek deabruari, honek arima eroan ez zekion; malefizioa hausteko ideia horrek berak eman zion izena euskal kantagintza berriari ekin zion talde dagoeneko mitikoari. Patuari ziria sartzeko asmoa da gurea ere, baina zera diogu: “Hamairuan donk!”; ekainaren 13an, hain zuzen ere.
Izan badu 13 zenbakiak halako karga ezkor bat, are […]

Maiatza 28, 2008

Bertso berriak, “taladrinan” jarriak.

Egilea: unai | Data: 2008/05/28 09:21


Beñat Ugartetxea bertsolari mallabiarra izen genuen Gutar gonbidatu iragan maiatzaren 23an Mallabian. Orain pare bat urte fabrikan bizi izandako gora-behera batzuk zirela eta jarri ei zituen bertsook Beñatek, “taladrinan” bertan (orduantxe ikasi genuen berba hori eta taladro txiki bat delakoan gaude).
Kronikan aipatu genuenez, emanaldia Mallabiako frontoian izan zen eta, badakizue, […]

Maiatza 26, 2008

Asteburu bizkaitarra: Mallabia eta Zamudio.

Egilea: unai | Data: 2008/05/26 08:55

Aspaldian ez bezala etxetik gertu ibili gara asteburu honetan, barikuan Mallabian eta zapatuan Zamudion. Mallabiakoa salbuespena izan zen GTGren ibilbidean, izan ere, frontoian egin genuen emanaldia. “Frontoiak ez dira musikarako” aldarrikatu ei zuten BAPekoek aspaldi xisterak eskuan. Bertsotan berriz, sarri-sarri egiten dugu frontoietan eta arazorik barik gehienetan. Bateria bat sartzen baduzu, ostera, ia ia esan […]

Maiatza 18, 2008

GTG Etxarri Aranatzen: azken txanpa hasi da.

Egilea: unai | Data: 2008/05/18 12:58

Horixe izan zen gure sentipena Etxarrin: azken txanpa hasi da. Hiru aste ziren elkarrekin ez geundela eta, ze arraio!, batek afalorduan esan zuen legez, elkar faltan hartzen hasiak ginen. Ordutegiari diogun ohiko mirarekin iritsi ginen Etxarrira barikuan. Ez geneukan Gutar gonbidaturik eta ez kaskarrari buelta baztuk eman ez genizkiolako, baina ez da beti erraza eta […]

Maiatza 2, 2008

Legazpi Nerea…

Egilea: unai | Data: 2008/05/02 15:21


Legazpiko emanaldian Nerea buru zutela, Elustondotarrak  izan genituen Gutar gonbidatu. Aspaldian herritik kanpo dabilen arren, Legazpiri jarri zizkion bertsook Nereak, kanpotik beste barrutik begira egindakoak direnak. Teruel existitzen dela badakigu (besteak beste bera han ari delako lanean) bada, Legazpi ere izan bada eta, seguruasko, legazpiar bakoitzaren begirada bezain askotarikoa izango […]