Archive for Apirila, 2008

Apirila 29, 2008

Gaztetxearen historia Pollok kontatuta

Egilea: unai | Data: 2008/04/29 18:53


Gasteizko gaztetxeko emanaldian Gutar gonbidatu legez “Pollo” izan genuen. Kronikan aipatu genizuen moduan, gazte asanbladaren sortzaileetakoa bera, orain hogei urte atea bota zuenetakoa, Gasteizko gizarte zirikatzaile nekaezina eta plazagizon handia da Pollo. Gutako batzuk ez genuen ezagutzen eta harritu egin gintuen zer eta hogeitik gora bertsoko sorta batekin etortzea. Horregatik […]

Apirila 27, 2008

Gasteiztik Legazpira… eta segi aurrera!

Egilea: unai | Data: 2008/04/27 23:27

Ostegunean Gasteizko Gaztetxean izan ginen gutarrok. Gure ibilian hirugarrenez hurreratzen ginen Gasteizera eta ez zitzaigun damutu joan izana. Gaztetxearen 20. urteurreneko ekitaldien barruan zen gurea ere baina ez ginen osteguneko bakarrak izan. Gure aurretik bertso-poteoa izan zen Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Julen Zelaieta, Ekaitz Samaniego eta Iker Zubeldiarekin. Hamelingo txirulariarekin nola, haiekin etorri zen jendea […]

Apirila 24, 2008

Errezildarrak gogor datoz

Egilea: igor | Data: 2008/04/24 09:16


Gipuzkoako Bertso IV. Eskolen Eguna ospatu zen Usurbilen, joan zen apirilaren 20an, hainbat bertso eskola elkartu eta jai egiteko. Bertan izan ginen gutarrok ere, eta Errezilgo bertso eskolako kideak izan genituen gonbidatu. Ausart eta adarra jotzeko asmoz hurbildu zitzaizkigun hamar neskatilok, eta poztu gintuen berriak badatozela ez ezik, gogor […]

Apirila 22, 2008

Hogeita hamarretan helduleku bila

Egilea: unai | Data: 2008/04/22 16:29


Josu Goikoetxea izan genuen Leioako emanaldian Gutar gonbidatu. Hamahiru hamalau urterekin bertsokide, gero pisukide, Bertso-tramaren ko-sortzaile (Elortza-Maia bikoarekin), saio grabatzaile “toxiko“, gaijartzaile, Hitzetik Hortzerako aurkezle… eta beti lagun handi. Beste zenbait bezala, Josu ere, hogeita hamar urteak pasea honezkero, helduleku bila ari zela aitortu zigun kantuz emandako gaian. Fikzioa eta […]

Apirila 21, 2008

Loiolan soldadu

Egilea: unai | Data: 2008/04/21 11:12


Kronikan aipatu bezala, Loiolako emanaldian Joseba Tapia izan genuen Gutar gonbidatu. Besteak beste, Realpolitik diskoa argitaratutako “Soldadu sartzea” kantua eskaini zuen, Aitor eta Xanpek musikalki lagunduta eta Josuk, Unai eta Igorrek txalo eta koroetan ez-lagunduta. Omenaldi ederra egin genien Bilintxen bertsooi. Beharbada Antzoki Zaharra utzi eta soldadu sartzea erabaki izan […]

Apirila 20, 2008

Leioatik begira

Egilea: unai | Data: 2008/04/20 02:36

Leioan izan ginen atzo, Kultur Leioa deritzonean. Inpaktua sortzen duen azpiegitura horietakoa da Kultur Leioa, azkenaldian ezagututakoen artean Andoaingo Bastero gogora dakarkizuna. Eta gogora dakarkizu baita, zelan esaten zuen Mikel Iturriak garai batean herriak zeinek frontoi handiagoa egingo lehiatzen zirela eta, orain berriz (Guggenheim efektua?), zeinek kultur azpiegitura arkitektoniko handiagoa egin. Eta ez gara gu […]

Apirila 18, 2008

Donostia Periferia Tour

Egilea: unai | Data: 2008/04/18 14:10

Loiolan izan ginen atzo, Donostian. Kontuak ateratzen hasi eta Donostiako bosgarrena genuela ohartu ginen: Amara, Intxaurrondo, Añorga, Antiguo eta atzo Loiola. Eskerrak gutarrok auto bakarrean joan ginen ze, gutako bat Azpeitia eta Azkoitia artean dagoen horretara joatekotan zen.
7 Eskalerekin ere izan ginen Loiolako Kultur Etxean aspaldi handian baina eraberrituta aurkitu genuen eta aretoa lekuz aldatuta. […]

Apirila 16, 2008

Blackbird: zozoarekin inprobisatzen

Egilea: unai | Data: 2008/04/16 22:32


Larrabetzuko emanaldian, Bihotz Bakartien Klubeko kideekin jarraituz, Etxahun Lekue bertsolaria izan genuen kantulagun. Katamalokoek (Larrabetzuko frakzioak) 7 Eskaleren garaian musikariek jotzen zuten Blackbird (zozoa ei da) doinua prestatu zuten eta Josuren bat-bateko aholkularitzarekin, horrela eman genion (gutxi gora-behera) bertso forma. Igorrek hasieran argi utzi nahi izan zuen moduan “esperimentua” zen […]

Apirila 14, 2008

Katamalo

Egilea: unai | Data: 2008/04/14 13:16


Hori bai!-ko emanaldian Bihotz Bakartien Klubeko kideek (Larrabetzuko frakzioak) euren Katamalo laneko “Katamalo” kanta eskaini zuten. Aintzina, Gorka, Alex eta Gotzonek Maialen Lujanbiok idatzitako koplok eman zituzten bertaratu ziren gutar guztien gozamenerako. Eskerrik asko lauroi eta ordu txikietarako afizioa daukazuen larrabetzuar guztioi!
P.D: Larrabetzuarrez ari garela, hona hemen Patxi Gaztelumendik […]

Apirila 13, 2008

Hori bai dela maxixatzea!

Egilea: unai | Data: 2008/04/13 13:25

Hiru asteko isilaldia eta gero asteburu honetan berriro ere ekinean aritu gara gutarrok. Ostiralean Larrabetzuko Itallen Bertso Eskolak antolatuta Hori bai gaztetxe mitikoan izan genuen emanaldia. Plaza kuttuna da Larrabetzukoa bertsolariontzat. Egubarri eguneko saioan izan denak badaki Hori baiko goxotasunaren berri. Bertso Eskolako Zororen txerriki festa izan genuen afaltzeko lehenengo (Jamaika ikusteko jaioak gara, […]