Archive for
Martxoa, 2008
Martxoa 23, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/03/23 02:04
Pako Pekau izan genuen gutar gonbidatu Lezon, Gazte Topagunean, 2008ko martxoaren 21ean, eta Puro derroche eskaini zigun Potatoko kantariak.
Martxoa 22, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/03/22 21:11
Lezon izan ginen gu ere, Gazte Topagunean, gazte eta topalari. Ez zen ez gure emanaldien ohiko giroa, aretoen lasaitasunera eta tabernen gozotasunera baikaude ohituago, baina ezin esan emanaldi ederra izan ez zenik.
Ari zuen haize eta euri erauntsiarekin gozoa zen etorkizuneko euskal errepublikako Gaztetxegunean muntatu zuten karpa ere, eta han barruko giroa, berriz, bero-beroa: 600 […]
Martxoa 17, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/17 16:15
Urretxuko emanaldian Iñaki Murua izan genuen Gutar gonbidatu legez. Ez-ohiko bertsolaria da gabiriarra eta ez Bertsozale elkarteko lehendakaria delako bakarrik, zerbait egiteko eskatu eta hamabi bertsoko sorta prestatu zuelako baizik. Urretxu, Zumarraga eta inguruko kontuak, auzoak, jendea eta garai ezberdinak ditu aipagai sorta honetan. Josu (Gurutarra) eta Aitorren (Gutar player) […]
Martxoa 15, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/15 13:29
Urretxuko Labeaga aretoan izan ginen atzo Gutarrok. Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatzen duen “Martxoan bertsoa” zikloaren barruan (gaur herriko bertsolarien finala izango da Gaztelekun) zen gure emanaldia eta jendeak ederto erantzun zuen. Aretoa txukuna, soinua gozatzeko modukoa… Eta ohorezo Gutar gonbidatua: lehendakari jauna. Bai, bai, gurea, Euskal Herri osokoa, Iñaki Murua gabiriarra.
Giro beroa izan genuen hasiera-hasieratik. […]
Martxoa 9, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/09 15:26
Xaiako emanaldian Petti kantari beratarra izan genuen Gutar gonbidatu legez. Estimatua dugu gutarrok Petti, hunkitzen gaitu bere indarrak eta atsegin hatzen dugu bere presentziarekin (zuzenean ikusteko parada baduzue, ez galdu!). Xaiako emanaldian Estepan Urkiaga “Lauaxeta”-ren “Amayur gaztelu baltza” kantua eman zuen, besteak beste, orain bizpahiru urte “Ehungarrenean hamaika” bilduma kolektiboan […]
Martxoa 8, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/08 22:00
Pausuan, Xaia ostatuan izan ginen ostiralean. Bertsolariontzat ezaguna zen ostatu bitxi eta atsegin hau (bertsotarako ohiko topalekua eta kontzertu ugariren agertokia) baina musikariek ez zuten ezagutzen eta gustuko izan zuten. Nolakoa den Xaia? Azalpenetan luzatu gabe, zoaz eta ikustazu zerorrek. Hegoaldetik bazoaz Bidasoa igaro bezain laster eskuin eta han duzu Xaia. Eta posible da bertan […]
Martxoa 6, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/06 11:16
Pagolako emanaldian bigarren aldiz izan genituen Tipul eta Putil Gutar gonbidatu legez (lehenengoz Saran). Maite dugu bikotearen umorea eta, batez ere, estimatzen diegu tokian tokiko gaiei heltzeko duten ausardia eta modua. Ez da umore zuria Tipul eta Putilena. Herrikoia da baina antzezpena ikusten ari diren herritarrez ari da beti. […]
Martxoa 5, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/05 09:28
Pagolako emanaldian ez ginen gu bakarrik izan, hainbat izan ginen gu ta gutarrak. Xiberoko Botzak antolatutako gaualdia trikitilariekin hasi zen eta haien ondotik Xiberoko Bertso Eskolako kideak aritu ziren. Hainbat urtetako hutsunearen ostetik bertsolariak izan badira Xiberoan. Gure orrira dakargun hau Joanes Etxebarria eta Mixel Etxekopar-ek egindako saioa da. Goraintziak […]
Martxoa 4, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/04 10:08
Aurreko kronikan aipatu bezala, Jon Maia izan genuen Gutar gonbidatu Zumaiako emanaldian. Deia luzatu genionetik argi zeukan zer zen egin nahi zuena: “Partiada tristea Ternuarat egingo nuke Josurekin”. Zazpi urte atzera egin eta Karidadeko Bentaren lehenengo diskoan ageri da kantu hori. Musika jatorri iraniarrekoa da eta hitzak herrikoitzat daude jasota. […]
Martxoa 2, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/03/02 19:21
Asteburu Gutarra izan dugu azkeneko hau ere. Ostiralean, lau urtean behin bakarrik izaten den egun horretan, Zumaian izan ginen. Bagenuen bertaratzeko gogoa, betsolariontzat bereziki, herri kuttuna baita Zumaia, gure hamaika arraun saio eta naufragatzeren gertalaku eta lekuko atsegina beti. Jendez polito Aitamari aretoa, giroa ederra eta Gutar gonbidatu legez lagun handi bat (lagun eta gizaseme […]