Otsaila 28, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/02/28 16:37
Pantxo “Pottoka” izan genuen gutar gonbidatu joan den otsailaren 23an Elizondoko Lur diskotekan, eta Nafarroaren Egune kanta eskaini zigun, Josuk eta Xanpek ez ezik, Alex Ruiz de Azuak eta Bingen Mendizabalek lagunduta.
Otsaila 26, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/02/26 20:12
Oñatira egin genuen bisitan Ruper Ordorika izan genuen Gutar gonbidatu legez, bertara bildu zirenen eta gure plazerrerako. Sarritan entzun izan dugu Ruper Sarrionandiaren, Atxagaren edo Iturralderen poemei arnasa eta airea ematen. Oñatiko emanaldian Gabriel Arestik paratutako bertsook eskaini zizkigun, besteak beste. Eskerrik asko, Ruper!
Irudiak eta errealizazioa, ohartuko zaretenez, GOITBkoenak dira. […]
Otsaila 24, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/02/24 21:34
Izen hori jarri omen zion Txomin Agirrek, Garoan, Oñatiri: Toledo txiki. Ruperrek kontatu zigun horren berri, Oñatiko bertso eskolakoek Oinarri elkartean prestatu ziguten afari ederraren zaporea genuela oraindik ahosabaian, txantxiku-herriko eraikin dotoreei begira. Hogeita bost urte bete ditu bertso eskolak Oñatin eta ospakizunetan dira; bertaratzeko gonbita egin ziguten guri ere. 200 bat lagun batu zitzaizkigun […]
Otsaila 11, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/02/11 18:32
Ezagutzen ez zenutenontzat, hauxe da gure afitxaren oinarri erabili genuen argazkia (Xenpelar Dokumentazio Zentruari eskerrak). 1936ko martxoaren 3an Txirritari Errenterian eginiko omenaldian ateratakoa da. Bertso munduan argazki ezaguna izan arren, guk geuk ez genekien gehiegi argazkiaren eta egin zeneko egunari buruz. Baina beti bada norbait zerbait badakiena eta Joanito Dorronsorok asteburu honetakoa baino lasaixeago joan […]
Otsaila 2, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/02/02 16:37
Atarrabian izan ginen atzo, bertako Gune Eszenikoan Karrikaluze euskara elkarteak gonbidatuta. Areto polita da Atarrabiako, ez gaur egungo Guggenheim horietarik, bai ordea goxoa, bildua eta, batez ere, ondo baino hobeto entzuten da (asko da hori!). Aretoa leporaino bete zen eta parada ezin hobea izan genuen gure lehenengo urteurrena ospatzeko.
Bai, lagunok, uretebete pasa da Bilborock-en, iazko […]
Otsaila 1, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/02/01 05:40
Hona hemen Aitor Mendiluzek joan den urtarrilaren 25ean, Andoaingo Bastero kulturgunean, gutasunari, gutartasunari eta nor den gu gutar nor den esateko gaitzat hartuta botatako bertsoak.