Archive for
Urtarrila, 2008
Urtarrila 28, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/01/28 22:28
Andoaingo Basteron izan ginen joan den ostiralean. Antzoki handia eta dotorea, faraoniko samarra, lehenago frontoiak nola kultur azpiegitura erraldoiak egiten baitira gaur egun Euskal Herrian, joan den asteazkenean Andoainen bertan euskarazko kultur kontsumoaz egin zuten mahai-inguruko hizlarietako batek aipatu zuen moduan (Eskerrik asko, bide batez Mikel Iturriari, egin zigun aipamenagatik). Guk Basteroko agertoki txikian egin […]
Urtarrila 21, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/21 21:43
Iban Arantzabal laguna dugu, aspaldiko gutar horietakoa. Blogaria, kazetaria eta beste hainbat gauza ere bada baina dagokigun kasuan, ausarta, dudarik barik. Gutar gonbidatu izateko eskaintea egin genionean animatu egin zen eta, bideoan dioen moduan, bertsolaria izan ez arren, non eta bere herrian Habaneran hasi ez zitzaigun, ba, kantuan! Eta kantakeran […]
Urtarrila 21, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/21 09:18
Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan ginen joan den ostiralean. Euskal Herriko antzokirik garaienean, oxigenorik barik baina Pierolaz ondo ornituta aritu ginen gutarrok. Ibanek, Gorkak eta abarrek harrera ezin hobea egin ziguten eta gustura aritu ginen agertoki ezin goxoagoan. Iban Arantzabal (tz-rekin) blogari eta multimedia gizona izan genuen Gutar gonbidatu eta datozen egunetako batean ikusgai […]
Urtarrila 20, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/01/20 18:43
Hona hemen Metaforen gerratea bertsokantaren zuzeneko bertsioa, 2007ko abenduaren 1ean Igorreko Kultur Etxean grabatua, Bixente Martinez moldatzailea bere dobro eta guzti gurekin zela.
Urtarrila 16, 2008
Egilea: igor | Data: 2008/01/16 10:58
Dr. Jeiki & Mr. Jai raparen zuzeneko bertsioa duzue hemen, 2007ko azaroaren 9an Durangoko Plateruena kafe antzokian grabatua.
Urtarrila 8, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/08 17:43
Kostaldeko asteburuan poetak izan genituen lagun eta Ondarruko Kafe Antzokiko beste Gutar gonbidatua Kirmen Uribe izan genuen. Kirmen poeta fina eta ausarta da, egia handiak ahotsa jaso barik taupa-taupa jaurtitzen dituenetakoa. Hona hemen adibide eder bat: Jaiotza.
(amaieran gure bertsoren bat edo beste falta da. Arazo teknikoz jositako asteburua, horratio!).
Urtarrila 5, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/05 12:36
Ondarruko emanaldian herriko bi poeta eta idazle izan genituen Gutar gonbidatu legez. Lehenengoa Leire Bilbao, bertsotan ezagutu genuena berau, letrak inprentetara bidaltzen hasi aurretik. Gaiak jartzen eta aurkezten ere aritzen da ondarrutarra eta egoki jarri zigun egunerako beren-beregi eginiko testua gaitzat. Mertzi, Leire!
Urtarrila 4, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/04 11:12
Joan den urtea zen artean. Esan genizuen Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izan ginela eta Jon Benito azkenportutarra izan genuela bertan Gutar gonbidatu. Honako bideoan Jonek irakurri zuen testua duzue “Gu” eta “Ni” arteko gatazkaz, nor garen, norenak… besteak beste. Ikustekoa eta entzutekoa. Eskerrik asko trenbideaz beste aldeko mutil sakonari!
Urtarrila 2, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/01/02 17:07
Aurreko kronika batean aipatu bezala, Hernaniko emanaldian Judith Montero eta Maialen Lujanbio izan genituen Gutar gonbidatu. Biek ala biek, Xabier Erkiziarekin batera, Ornitorrinkus ikus-entzunkizuna eskaintzen dute (parada baduzue, ez galdu aukera)eta, nolabait (barkatuko didate beraiek), haren izpirituarekin eginiko interbentzioa da Hernanin eginiko hau. Xoxua kantu herrikoiaren egokitzapen bi-pertsonala eta ederra.