Archive for Abendua, 2007

Abendua 29, 2007

Ubeda anaien uberan

Egilea: unai | Data: 2007/12/29 16:06


Bonbereneako emanaldian Imanol eta Joni Ubeda izan genituen Gutar gonbidatu. Beraien kantu bat jotzearekin konforme ez eta koplak jarri zizkiguten gutarroi. Baita guk erantzun ere! Gaueko gauzarik politena eta inprobisatuena izan zen, guk beraien doinuari jarraitu baikenion eta baita gure musikariek ere.
Ubedatarrak koplari dexentekoak izan arren, badakizue musikari handiak direla […]

Abendua 29, 2007

Hernaniko xoxuak

Egilea: unai | Data: 2007/12/29 15:49

Hernaniko Biteri kultur etxean izan ginen atzo 2007ko azken emanaldia eskaintzeko. Aretoa leporaino bete zen eta giro arretatsua izan genuen (gurutarrak horren gainean zeresanik badauka ere). Errioguardan dotore afaldu ostean, luxuzko Gutar gonbidatuak genituela jakitun, Judith Montero eta Maialen Lujanbio ornitorrinkustarrak (Xoxuaren bertsio bikaina eskaini ziguten!) gogotsu ekin genion emanaldiari eta gogotsuago bukatu. Eskerrak bide […]

Abendua 29, 2007

Kostaldeko enkantua

Egilea: unai | Data: 2007/12/29 15:00

Aste berezi samarra izan denez, aukeran berandu baina bagatoz gure bitakora kaiera eguneratzera, aurreko asteburua zelan bukatu genuen kontatzera. Urtuella eta Tolosa pasa ostean, gure GPSak Zarautzera eraman gintuen, bertako Putzuzulo gaztetxera hain zuzen ere. Arratsalde hotz hartan, iristeaz batera, Arraio irratiko Non grata programako lagunek bahitu gintuzten eta euren patxaran eta galdera, nola esan…. […]

Abendua 28, 2007

Payadorea Lizarran

Egilea: unai | Data: 2007/12/28 13:53


Joan den Abenduaren 15ean Lizarrako emanaldian Wilson Saliwonczyck payadore argentinarra izan genuen gutar gonbidatu. Ez zen lehenengo aldia, Maiatzean, Donostiako Via Foran egin genuen emanaldian ere agertu baizitzaigun (ustekabean orduan)Wilson. Lizarrara ere justu-justuan iritsi zitzaigun Brusela-Madril-Lizarra bidaia egin ostean. Aurrekoan inprobisatzen ari zeneko bideoa jarri baikenuen, oraingo honetan, guretzako bertso-jarriak […]

Abendua 22, 2007

Zpeiz Mukakiren kupelean erori ginenekoa

Egilea: unai | Data: 2007/12/22 15:03


Hau ere Saran izan zen. Zpeiz Mukakiko lagunak koadrila aparta dira: dantza pauso tradizionalak eta egungo musika nahasten dituzte, makila dantzak eta eskoziar kilt-ak, dotorezia eta barrabaskeria… Euren txapelak, makilak eta barruko arropak ere eskaini zizkiguten baina baita mahai gainekoa egitera behartu ere. Eta nork esan behar die ezetz? Nor […]

Abendua 22, 2007

Bonberenean sua pizten

Egilea: igor | Data: 2007/12/22 12:55

Gau ederra bart Bonberenean pasatu genuena. Tolosako etxe okupatua ezagutzen duzuenoi ez dizuegu ezer berririk esango; ezagutzen ez duzuenoi, berriz, bertara hurreratzeko gomendatzen dizuegu, bertako eskaintza oparoak emango baitizue nahikoa aukera, eta merezi duelako benetan. Gutako gehienok lehenengo aldiz izan ginen bertan eta txundituta itzuli ginen, hango eskaintza eta antolamendu, bizitasun eta giro. Ikasi dugu […]

Abendua 21, 2007

Ortuellan erretratista

Egilea: igor | Data: 2007/12/21 13:55

Iluntze gozoa pasatu genuen atzo Ortuellan, Mehatzaldeko euskaldunak (oraindik) hainbeste ez izan arren finak bai baitira, eta halaxe hartu gintuzten Gorbea aretoan: bero. Santo Tomas bezpera batean guregana biltzea erabaki zuten 60 bat lagunen artean Asier Arroita izan genuen gonbidatu, nor bestela: gutarren kartel sonatu eta lehiaketagai (Zein da Zein?) izan duguna egin zuen artista. […]

Abendua 21, 2007

Tipul eta Putil harpa jotzen

Egilea: unai | Data: 2007/12/21 01:38


Saran egin genuen emanaldian Tipul eta putil antzezleak izan genituen Gutar gonbidatu legez. Gutartera etorri eta koipea eman ordez, harpa jotzeari egokiago iritzi zioten. Hiru esketx eskaini zituzten eta hemen euretarik bi jarriko ditugu ikusgai (barka kalitatea baina kamera bat izorratu egin zitzaigun). Lehena hemen goian ageri den pantailan duzue […]

Abendua 19, 2007

Maite dut Txubiorekin…

Egilea: unai | Data: 2007/12/19 21:43


Gasteizko People aretoan izan genuen beste Gutar Gonbidatuetako bat Txubio Fernandez Jauregi izan zen, Txubio Handia. Aspaldiko gutarra da Txubio, 7 Eskaleren garaietan elkarrekin aritu ginen (orduantxe hasi zen kontrabaxuarekin eta gaur maisua da!) eta desiotan geunden bere kontrabaxua eta bera agurtzeko. Gasteizen, bere sorterrian, gutartzera gonbidatu genuen eta “Entseguak […]

Abendua 19, 2007

Santa Luzietan People

Egilea: unai | Data: 2007/12/19 15:39


Joan den ostegunean Gasteizko People aretoan izan ginen Gu ta gutarrak. Arabako hiriburuan beti izan dira gutarrak ugari eta ordukoan Alex Ruiz de Azua eta Bingen Mendizabal izan genituen, besteak beste, Gutar gonbidatu legez. Enegarren aldiz geneukan gurekin Alexinho eta oraingoan kantuan aritzea erabaki zuen. Bingen Mendizabalek (Mendizabal […]