Archive for
Azaroa, 2007
Azaroa 30, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/11/30 16:29
Bertan egin genuen 7 Eskaleren azkenengo emanaldia orain dela dozena erdi bat urte baino gehiago, eta bagenuen gogoa berriz ere Bilboko Kafe Antzokiko oholtza zapaltzeko. Bart izan genuen aukera, gutar artean gu. Bixente Martinez izan genuen oraingoan gutar player, ajenda gorabeherek hala aginduta eta plazer handiz. Bixentez gainera, Durangon eta Donostian ere gutarteko izan genituen […]
Azaroa 29, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/29 15:16
Barkatuko al diguzue geuk martxan jarri eta aspaldian arretarik eskaini ez diogun jolas hau ahaztu izana! Kontua da 31. pertsonaia misteriotsua geuk ere ez genekiela ziur nor zen. Orain badakigu (Xenpelar Dokumentazio zentruko kideei esker) eta ohartu gara zuetako batek emana zuela erantzun zuzena, Aiorak hain zuzen ere: Gillermo Lizaso omen, garaiko idazle eta konpositorea. […]
Azaroa 29, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/29 13:43
Aspaldi galdu genuen Danba talde laudiotarra entzuteko aukera, zaleak ginenon zoritxarrerako. Baina lagunak ez ditugu galdu eta horregatik hots egin genien Arrigorriagako emanaldian Gutar gonbidatu legez aritzeko. Josu Garaita eta Jabi Cepeda izan genituen gurekin, Gille, ebakuntza bat tarteko, entzuleen artean izan genuen “jotzeko amorratzen”. Hiru kantu eskaini zituzten/genituen, Danbaren […]
Azaroa 28, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/28 16:04
Altsasuko Iortia Kulturgunean Toño Muro eta Marino Goñi izan genituen Gutar gonbidatu legez. Desagertutako Balerdi-Balerdi taldeko kideak biak, bi kantu eskaini zizkiguten eta bideo honetan duzuena lehena da, “Filosofia”. Aurretik, barkatuko al digute!, arpa jo genien bi rockero zaharrei bertsoen bitartez. Kastarekin erantzun ziguten, bai horixe!
Azaroa 25, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/25 17:38
Udagoieneko ostera kultur zirkuitoaren barrukoa zen atzo Arrigorriagan egin genuen emanaldia. Lonbo aretoa (ederra aretoa!) jendez majo bete zen eta gustura aritu ginen. Josu Martinez bilbotarrak arpa jo zigun hasierako aurkezpenean bere Aitormenaren bertsio pertsonala eginez eta gogotsu ekin genion emanaldiari (A-rri-go-rri-a-ga esatea kosta arren!).
Gutar gonbidatuak, beste behin ere, apartekoak. Hainbat aldiz beraien kontzertuetan […]
Azaroa 24, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/24 16:53
Altsasuko Iortia Kulturgunean izan ginen atzo gutarrok Euskara Elkarteen Topaguneak antolatutako BatBiraLau zikloaren barruan. Batek baino gehiagok esana zigun paraje horretan (Altsasu Sakana da?) jendea hotz samarra ote zen baina ez zen atzoko kasua izan eta, hori, kanpoan negu giroa ari zuela. Berrehun bat lagun batu ziren aretoaren epelera eta hasiera hasieratik bero-bero hartu gintuzten […]
Azaroa 18, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/18 12:23
Kausa pertsonalak kausa global dira dagoeneko: Gutar berri bat munduratu da bart. Zorionak gurasoei, besarkada bero bat izekori eta biba zu, Maddi!
Gora gu ta gutarrak!!!
Azaroa 14, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/14 17:01
Dokan bertsotan aritu behar genuen baina alperrak jota geunden librean aritzeko. Bixente Martinez, Rafa Rueda eta Alex Ruiz de Azua, Gutar gonbidatuek, euren musika tresnekin jarri zizkiguten gaiak. Txapelketa izan balitz, beharbada, gaitik kanpora aritu ginela esango ziguketen. Guk otu zitzaiguna egin genuen. Azken finean, Ia beti egiten duguna.
Azaroa 13, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/13 09:36
Uztailean Eibarko Koliseoan izan genuen lehenengo aldiz Bixente Martinez Gutar gonbidatu. Orduko hartan ezagutu genuen bertatik bertara dobroa eta bere soinua baina ez genuen bideoz txukun jasotzerik izan. Oraingo hau Durangoko Plateruenean grabatutako bideoa da eta bertan Nik baditut bortuetan eta Baziradeko Nafarroako herri doinuak interpretatzen ditu Bixente “Debru fingers” […]
Azaroa 12, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/12 22:05
Beherago aipatu dizuegun bezala, Rafa Rueda izan genuen Plateruenean eta Dokan Gutar Gonbidatuetako bat. Hemen duzue ikusgai Plateruenean eskaini zuen Bi musu kantua. “Play it again, Rafa!”