Urria 26, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/10/26 18:27
Geure lanak izan genituen eta, zer esanik ez Asier Arroita diseinatzaileak, afitxerako pertsonaiak aukeratzerako orduan. Gure baitan hamaika gutar daudela eta beste hamaikak eragin digutela adierazi nahi genuen irudi horren bidez. Azkenean berrogei pertsona/pertsonaiaren irudiak bildu genituen eta, egun bat gehiago eman izan bagenu irudiari begira, beharbada beste hainbat otuko zitzaizkigukeen. Bada, hauek dira daudenak […]
Urria 22, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/10/22 22:12
Egun osoko bigarren ekitaldia diskoa aurkezten. (Tartean, joan zen ostegunean Deiaren Ortzadar gehigarrirako eginiko elkarrizketa). Donostian oraingoan. Goizean goiz, hotz. Autoei kostatu zaie berotzen eta geuri ere bai. Azkenerako, ordea, kilometro asko izan dira eta depositoa hustuta itzuli gara etxera.
Herri Irratian genuen lehenengo hitzordua, Iñaki Mujikaren Porrusalda saioan. Halamoduzko orduerdia joan zaigu, GTG baino bertsolari […]
Urria 16, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/10/16 18:53
Gaur goizeko 10:30etan izan da.
-Madrilen?
-Ez, Bilbon.
-Zapatero eta Ibarretxe?
-Ez, Gu Ta Gutarrak.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dugu diskoa kamera eta kazetari gehienak Madrila begira zeuden orduan. Guri begira ez ziren hainbeste baina han ziren Matraka, Gara, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaie!, Nontzeberri eta ETB. Aldez aurretik esan behar genituela erabakitakoak ahalik eta ondoen esaten saiatu gara eta […]
Urria 7, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/10/07 17:29
Ostiak bertsokanta duzue hemen, joan zen irailaren 15ean zuzenean grabatua, Lesakako zubigainekoak eskaini zigun ingurune ederrean.
Urria 1, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/10/01 20:58
Iker Goenaga trikitilari apart eta kantari fina izan genuen extragutar joan zen irailaren 28an Usurbilgo Sutegi aretoan. Zuriak eta beltzak izenburupean eta arin-arin doinuan kantatu zizkigun koplak dituzue bideo honetan.