Iraila 30, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/09/30 20:30
Halaxe sentitu genuen Usurbilgo Sutegin bildu zitzaigun entzulegoa, joan zen ostiral gauean. Tamaina egokikoa eta gozoa Sutegi aretoa, bai horixe! Patrirenean ondo afaldu eta gero, zelan ez, Usurbilgo sagarrak ere famatu genituen baina Errioxako mahatsaren zukuari fidel mantendu gintzaizkion gorputzak berotzeko.
Iker Goenaga soinulari apart eta ahots benetan berezi eta ederreko kantaria izan genuen gonbidatu oraingoan. […]
Iraila 23, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/09/23 22:20
Gutar Gonbidatuen kontzeptua zabala da oso. Banakoak izan dira, bikoak, antzerki taldeak… Lesakan Bortzirietako Bertso Eskolako kideak gonbidatu genituen. Guk ez genekien zenbat izango ziren eta bideoan jasotako bertsoek adierazten dutenez ezta beraiek ere. Deia zabal egin omen zuten baina bertsootan, aitzaki-maitzaki, ez agertzea erabaki zutenak zerrendatzen dira.
Egia da saioaren […]
Iraila 21, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/09/21 23:55
Jexuxmari Irazuri eskerrak emateko badugu motibo bat baino gehiago. Lehenengoa gure gonbidapena onartzeagatik. Bigarrena onartu zuen moduan eta denboran onartzeagatik eta, hirugarrena, bertsoaren plaza digitala (www.bertsoa.com) sortzeko orduan aitzindaria izan delako Larraulgo semea. Aitor Rubio Gutar Player-arekin emandako bertso sortari buruzko azalpenik ez dugu emango Jexuxmarik emango dizkizue-eta.
Eskerrik asko, Jexuxmai […]
Iraila 17, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/09/17 14:08
Benetan agertoki ederra joan zen larunbatean Lesakan izan genuena. Herria zeharkatzen duen errekaren gainean paratu ziguten oholtza (bai: sanferminetan bat baino gehiagoren atzeak freskatu dituzten ur horien gainean), jeranioz apainduriko balkoi, jauregi dotore eta lagun onez inguraturik, gau izarratu batean. Xarma handiko emanaldia, bai horixe!
Bortzirietako bertso eskolako gutarrak izan genituen gonbidatu. Bertso eskola ugaria da, […]
Iraila 10, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/09/10 15:52
Bi hilabete ziren emanaldirik egiten ez genuela, uztailaren 2an Eibarren aritu eta gero. Uda urrian argitaratuko dugun diskoa prestatzen eman eta gero, iritsi da iraila eta Zizurkilen izan ginen atzo iluntzean. Herriko festak eta plaza irekia izanik, geure zalantzatxoekin taularatu ginen, hango petardo hots eta joan-etorriarekin nola moldatu behar ote genuen gure bertsokanta eta bertzekontuekin. […]
Iraila 3, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/09/03 16:50
Gau ederra pasatu genuen joan den abuztuaren 31n Zumaiako Itzurun hondartzan. “Ikaragarriya” bat edo bestek zioen moduan. Sei urteko ibilbidea osatu eta gero agurtu zitzaigun Karidadeko Benta, leku paregabean eta jendetza bilduz. Imanol, Domentx, Aran, Tolo, Mantxi eta Jon lagun izanik, hantxe izan ginen zenbait gutar ere, bertsoa, munduko doinuak, umore ona eta desparpajo itzela […]