Uztaila 21, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/07/21 19:54
Badira hiru-lau aste ezeren berririk eman ez dugula, emanaldirik ez baitugu tarte honetan egin. Alpertuta ote gabiltzan pentsatzen hasita egon liteke bat baino gehiago… Ez ba! Buru-belarri gabiltza lanean gure zerogunean: grabaketetan ari gara Mekoletan. Otsailaz geroztiko emanaldietan han eta hemen plazaratu ditugun bertsokantak disko batean bilduko ditugu, udazkenean argitaratzeko, jendaurreko saioei berriro ekin aurretik. […]
Uztaila 3, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/07/03 14:34
Eibarren izan ginen bart, Coliseo berritu berri dotorean. UEUk Markeskuan antolatu dituen ikastaroen barruan bertsolaritza ere ari dira lantzen egunotan, eta goiz zein arratsaldeetako hitzaldi eta mahai-inguruei saioak gehitu dizkiete iluntzeetan. Bertsolaritza musikaren ikuspuntutik landu zuten atzo, eta Bixente Martinez eta Amaia Zubiriarekin batera Josu Gurutarra izan zen hizlarietako bat; goizean goizetik ponente nagusi, izan […]