Archive for Maiatza, 2007

Maiatza 30, 2007

Gora gu eta gutarrak!

Egilea: unai | Data: 2007/05/30 19:08


“Gora gu ta gutarrak!” horixe da gure oihua eta izen hori du gure kopla-kantak. Goizero pertsiana zabaltzean (telebista piztean, sarera konektatzean… ber gauza da) munduak ematen diguna eta guk berari eskaintzen diogun eupada biltzen dituen sorta. Mermelada gozoak eta labankada mingotsak, kredituak eta hipotekak, paradisu garestietara garamatzaten hegaldi merkeak eta […]

Maiatza 30, 2007

Hitzetik Hortzeran eginiko elkarrizketa

Egilea: unai | Data: 2007/05/30 16:59


Nor garen, zer garen, nora goazen… edozein gizaberek bere buruari egiten dizkion galderak. Halako zenbait eta bestelakoren bat egin ziguten Hitzetik Hortzerako lagunek neguko astelehen hotz batez. Maiatzaren lehenean emititu zen (gutar langileen jai egunez) baina ikusteko aukerarik izan ez zenutenok, hementxe daukazue. Gure eskerrik beroenak elkarrizketa hau eta klipa […]

Maiatza 26, 2007

Ramon Agirreren autobluesean

Egilea: unai | Data: 2007/05/26 18:56


Intxaurrondo izan zen, Txiki tabernan, joan den Maiatzaren 19an. Ordura arte ez zegoen geltokirik baina egun hartan Ramon Agirrek barru-barruraino sartu zuen autobluesa. Han joan ginen denok berarekin bidaian eta, aizu!, “el señor conductor tiene novia” kantatzen baino askoz hobeto pasa genuen. Ze, gainera, Ramon txofer ona, aktore handia eta […]

Maiatza 20, 2007

Hor dago Txikira!

Egilea: igor | Data: 2007/05/20 19:15

Donostiako hirugarren eta azken hitzordua genuen atzokoa Poltsikoko Antzerkia deritzon programaren barruan.
Via Fora eta Añorgako emanaldien ondoren, Intxaurrondoko Txiki tabernara bildu ginen oraingoan. Horma batean eskegiriko solomo eta txorizo, kontrakoan pilaturiko mahai, besteko kafe-makina zahar, bitrina, buztarri eta edateko zein jatekoz beteriko apal… xarma bereziko taberna gertatu zitzaigun, bazter guztiak irish pubs eta minimal coffees […]

Maiatza 20, 2007

Harkaitz Canoren estilo ariketak

Egilea: igor | Data: 2007/05/20 19:15


Joan zen maiatzaren 11n, Añorgan izan ginen Harkaitz Cano (betaurrekodun boligrafoa) genuela gonbidatu. Bezperan Amarako Via Foran espioitza artistikoa egin eta gero, zorrotz gutartu zitzaigun, kritika umoretsua eginez. Hainbat estilo ariketa proposatu zizkigun ondoren; tartean, euroa eta dolarraren arteko duelo hau.

Maiatza 18, 2007

Mattinta beltza eta Wilsonoridadea

Egilea: igor | Data: 2007/05/18 22:35


Donostiako Via Fora ostatuan egindako marrazki, bertso eta dezima saioaren erakusgarri duzue bideo hau. Iñaki Martiarena “Mattin”-en errotuladore burutsua gonbidatu genuen iluntze hartarako eta, marrazkilariaz gain, ordubete lehenago ezagutu genuen Wilson Saliwonczyck payadore argentinarra ere gutar izan genuen.

Maiatza 12, 2007

Donostia poltsikoan!

Egilea: igor | Data: 2007/05/12 13:02

Handi samarra irudituko zaizue, beharbada; “Donostia bizkaitar batzuen poltsikoan?” galdetuko du bat edo bestek, “Hasi al gaituk orain ere?”… Ez ba! Poltsikoko Antzerkia zikloa dela-eta Urumea inguruetan bueltaka gabiltzala da kontua, eta datorren larunbatean Intxaurrondora joateko gogotsu, poltsikoan hainbat bizipen eder ditugula itzuli gara Amara eta Añorgatik.
Amarako Via Foran izan ginen ostegunean, giro gertuko eta […]