Archive for
Martxoa, 2007
Martxoa 25, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/25 19:42
Ostiralean esan genion agur Korrika 2007 Birari, Markinako Uhagonen. Ezin bestela izan, eta gutar artean jardun genuen Markinan ere, neurri-neurriko aretoan eta, bariku gaua izanik, trankil-trankil ondo pasatzera hurbildutako 100 lagun pasatxorekin. Herriko seme ilustre bi izan genituen gonbidatu: Ander Lipus aktorea (ibilbide honi Bilbon ekin genionean ere gutar izan genuena) eta Joseba Agirre txistularia. […]
Martxoa 24, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/03/24 05:21
Ba, bai. Dirudien bezain ondo pasa genuen. Lagun artean egon ginen eta nabari zen, gutarren topaleku izan baitzen Karidadeko Benta garai batean eta baita gaur egun ere. Korrika Kulturalarekin egindako azkeneko emanaldia izan behar zuena opari polita izan zen denontzat (denok gozatu genuen Jonen gerri jokuarekin), eta bihoakiez bide batez […]
Martxoa 23, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/23 14:14
Fredi, Xabi eta Itsaso: hiru Payatarrak izan genituen gurekin, atzo iluntzean, Astrabuduako kultur etxean. Bibolina, flauta eta gitarra lagun, ipuin kontalari aritu zitzaizkigun hasteko, dotore. Ondoren, eta sendi honek bereak dituen gaitasuna eta ausardia ezkutatu barik, gurekin batera izan genituen Gora gu eta gutarrak! eta 7 eskale kalez kale bertsokantetan hitzak zein melodiak inprobisatuz. Eskerrik […]
Martxoa 20, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/20 20:59
Hitzetik Hortzera telebistako bertso programa egiten duten estudioetan izan ginen atzo, martxoak 19, Lasarten. Gora gu eta gutarrak! bertsokantaren bideoa filmatu genuen bertan eta elkarrizketa ere egin ziguten gure proiektuaren nondik norakoei buruz eta aurrera begira ditugun asmoez. Data zehatza esaterik ez badugu ere, jakizue datozen asteetan emitituko dutela erreportajea, igande hauetako edozeinetan.
Martxoa 18, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/18 20:11
Gau zoragarria, atzokoa, Billabonan. Gurean batu ginen gu ta gutarrok, geureak egiteko. Karidadeko Bentakoekin batera genuen hitzordua, eta halako aukerak baliatu eta bizitzen jakin behar dela erabakita, ordu bi eta erdiko ekitaldia ez genuen alperrik galtzera utzi nahi. Gutartu ziren 100dik gora lagunek gure erdia gozatu bazuten, ez zuten batere txarto pasatu. Karidadekoen C’est la […]
Martxoa 17, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/17 10:23
Hantxe egin genuen 7 Eskaleren lehenengo emanaldia 1994an; sei ginen orduan eskaleak. 13 urte geroago itzuli ginen GTGrekin: bide guztiek garamatzate Basaurira. Bertako bertso eskolak Korrikarekin batera antolatutako emanaldian, areto ederra, soinu fina eta giro bikaina, 150 bat lagunekin. Tartean, photoshoparen mirariei esker karteleko argazkian Txirrita, Castro, Janis Joplin, Zakilixut, Maurizia, Marley eta abarrekin jarri […]
Martxoa 16, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/16 12:08
Iluntze bihurri samarra atzo Gasteizen. Behinola estudiante ibilitako hiriak gaztetu egiten gaitu beti, eta gaiztotu ere bai tarteka. Emaitza: ederto pasatu genuen. 100 lagun eskas hurreratu zitzaizkigun Beñat Etxepare aretora, fakultatean egun osoko Korrika festa zegoelako, beharbada; badakigu zer den zerbeza tanke bat aldean daramazula hiria puntarik punta gurutzatzea: nekeza baino gehiago, ezinezkoa. Oholtzan, aspaldiko […]
Martxoa 16, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/03/16 01:47
Bidea ibilian egiten ei da eta lagunak bide bazterretan aurkitzen dira. Andoni Tolosa “Morau”-k Oiartzungo pasiaran lagun egin zigun. Beste gutar bat, zer eta nola esan benetan zaintzen duena eta, ardoa eta lagunak estimatzen dituena. Xanpek (Gutarratatan) eta Aitorrek (Gutar player) lagundu zioten plazer handiz. Biba Morau!
Martxoa 14, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/14 11:34
Joan den martxoaren 9an, Azpeitiko Gaztetxean, Xabi Borda gutarrak Biharamunari eta Sexuari buruz errezitatutako poemak eta haien harira guk botatako bertsoak.
Martxoa 11, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/03/11 21:52
Andoni Tolosa “Morau” izan genuen gutar gonbidatu Oiartzunen, gitarra lagun zuela; Anjel Mari Peñagarikano, berriz, entzutera gutartu zitzaigun Elorsoro kiroldegira. Hortxe gaituzue koadrila osoa, emanaldia amaitu berri, pozarren. Aiako harria baino gogorrago gelditzeko moduko hotza egiten zuen larunbat gauean kiroldegian, baina bertan bildutako 200 entzuleei esker, ederto berotu ginen azkenerako. Eskerrik asko, bene-benetan, han bildu […]