Archive for
Otsaila, 2007
Otsaila 21, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/21 19:27
Historiaren tabernan bertsokanta herri kantutegia osatzen duten hainbat bertso eta abesti zatirekin egindako koplacollagea da. Koplek banaka sortu dezaketen ezusteko eta irriaz zein guztien artean harilkatzen duten istorio surrealista bezain esanguraz beteaz haratago jo gura luke koplajolas honek; euskal sinbologiaren zati eder bat osatu duten bertsolari, kantari eta abarrei eginiko […]
Otsaila 21, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/21 19:19
Hiru Punttuko gutarrek (Amaia, Maialen eta Iñakik) Baigorriko Bixentenia ostatuan eskaini ziguten Hizkuntza bat kanta hunkigarria duzue hau, Kirmen Uriberen hitzetan oinarritua.
Otsaila 21, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/21 19:14
Gora gu eta gutarrak! bertsokantaren zuzeneko bertsioaren bideoa, Javi Cepeda handia eta Igor Arzuaga erraldoia gutar gonbidatu ditugula, joan den otsailaren 9an, Amurrioko antzokian grabatua.
Otsaila 21, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/21 19:04
Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterinarekin batera egindako bapateko bertso-marrazki saioa, joan den otsailaren 8an, Iruñeko Gaiarre antzokian.
Otsaila 21, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/02/21 16:01
Gu ta Gutarrak proiektuaren inguruko elkarrizketa Unai Iturriagarekin, hemen.
Otsaila 12, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/12 23:00
Ospatu egin behar genuen. Hasi ostegunean eta igandera arte, asteburu ederra izan da, benetan! 4 egun, 7 gonbidatu, 600 entzule, 1.000 kilometro eta ezin zenbatu ahala sentimendu. Igande gauean, nekaturik baina batez ere txuleta eder bat jateko amorratzen, hortzak zorroztuta joan ginen Berangoko garagardotegira.
Arratsaldez, ederto joan zen Getxoko emanaldia ere. 150 bat lagun izan ziren […]
Otsaila 11, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/11 13:58
Hor gaituzue hortzak erakutsiz HIRU PUNTTUko lagunekin (Amaia, Maddalen, Antton eta Iñaki). Gogo berezia genuen Baxenafarroan emanaldia egiteko eta giro gertuko eta gozoa aurkitu genuen Bixentenia ostatuan. Korrikarekin baina presarik gabe ekin genion emanaldiari, eta, entzuleen ondo-ondoan eta Irulegiko arnoa edanez berotu ginen apurka-apurka. Lukuren testu beti zorrotz eta burutsuek zein punttako hiru jokalarien emanak […]
Otsaila 10, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/10 14:27
Hemen gaituzue Igor Arzuaga eta Javi Cepeda laudioko gutar luxuzkoekin, Amurrion emanaldia amaitu eta gero. Soinu bikain eta bilgune gozoko Amurrio antzokira gu entzutera etorritako 100 lagunek gurekin gozatu bazuten, ez genuen guk gutxiago disfrutatu Igorren Gau bat osorik abesti ederra entzunez eta Javik gure bertsokantei eman zien ukitu beti fina estimatuz. Javik eta Igorrek, […]
Otsaila 9, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/09 15:50
Horra hor Unai eta Igor Gutarrak, eta, Aitor Gutar player, Xanpe Gutarratatan eta Josu Gurutarra, Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterina Gutartisten arabera.
Gau ederra, bart, Iruñekoa. Horretan zerikusi handia izan zuten, noski, Aitor eta Asiskok. Esker oneko gatzaizkie. Emanaldira hurbildu zitzaizkign gainerako 200dik gora gutarrei ere, besarkada bero bat. Harrera bikaina egin zeniguten, eta, Bilboko estreinaldiaren […]
Otsaila 6, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/02/06 13:37
Aste osoan zehar Mekoleta zuri eta hotzean entseatu eta gero, otsailaren 1ean, korrika iritsi ginen Bilboko zitara. Pozez eta urduri hiriratu ginen; urte erdi lanean eman ondoren, plazaratzera gentozena jendeaurrean eskaintzeko irrikaz eta arduraz. Gozatu eta gozarazteko gogoz bai, baina, zalantzak eta beldurrak ere gutar. Esan zuen Xalbadorrek: asko maite duenak asko sufritzen du.
“Ika, ika, […]