Archive for the Bideoak category
Ekaina 19, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/19 11:45
7 Eskaleren garaiko “7 Eskale kalez kale” bertso-kanta erabili izan dugu emanaldi guztiak inprobisatuz agurtzeko. Hala egin genuen Platerueneko emanaldian ere. Zelanbait esateko, agurraren agurra izan zen pieza hau. Hortxe isildu ginen Gutarrok. Edonola ere, gure hasierako bertsoen testuingurua ulertu dezazuen, esan beharra dago, minutu batzuk lehenago Xabier Amuriza, Maialen […]
Ekaina 18, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/18 12:48
Plateruenean izan ez zinetenok emanaldiaren eduki gehiago eskura izan dezazuen lanean jarraituz, hona hemen “Dr.Jeiki & Mr. Jai” bertso-kanta gonbidatu bereziekin. Batetik Ander Lipus handia (ohiko emanaldietan bere ahotsa erabili ohi genuen off-ean) sarreran eta, bestetik, Javi Cepeda gitarrajole harrigarria bere sei sokekin direnak eta ez direnak egiten. Izan bedi […]
Ekaina 17, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/17 14:43
Lehenago ere jarri genuen bertso-collage honen bideoa, aspaldi. Baigorrin grabatu genuen hura, gure hirugarren emanaldian. Oraingo hau, jakina, gure azken emanaldian jasotakoa da. Baigorriko hartan ohartu ginen Igorrek ideiarekin izan zuen “harrikadak” bete-betean funtzionatu zezakeela, hasieran musikariak zalantzaren bat edo beste izan baitzuen. Durangon konturatu ginen, funtzionatu ez eze, jendeak […]
Ekaina 16, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/16 17:30
Ostiral gaueko unerik politenetakoa izan zen. Hasi ginenetik gehiago lehenengo kantutzat geneukan “Agurra” bisetara pasa genuen azkenekoan. Alex Ruiz de Azuaren albokaren laguntzaz ekin zioten Josuk, Aitorrek eta Xanpek kantuari eta gero etorri zen ederrena. Bakoitzak bere kabuz eta sekretupean prestatua zuen bertsoa eta nork bere ahotik kantatu zuen. Eskerrak […]
Ekaina 10, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/10 16:23
Enamorado de la muerte kantazen zuen RIPek bere garaian. Beste arrasatear batek, Ines Osinagak, bertsio eder hau egin zuen joan den barikuan Aretxabaletako emanaldian. Aitor Rubio gitarran eta Xanpe baterian izan zituen izan zituen lagun. Karlos Mahomaz oroitu zen bat baino gehiago: betiko gutar!
Ekaina 9, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/09 23:42
Seaska kanta nire saltzaile maiteari. Halaxe du izena Ines Osinagak (Gose) Aretxabaletan eskaini zigun lo-kanta berezi bezain ederrak. Gure gurutarra aspaldi katigatu zuen kanta horrek eta haren eskariari erantzunez eskaini zuen Inesek.
Ekaina 9, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/09 09:16
Kronikan aipatu bezala Arangurengo emanaldian Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo) izan genuen Gutar gonbidatu legez. Preso daukaten Peru Aranburu bertsolari lekeitiarrak idatzitako “Min hau” kantua eskaini zigun Gorkak, “18/98+… Auzolanean” diskoan Berri Txarrak-ek grabatutako kantuaren bertsio soila eta ederra. Eskerrik asko Gorka eta besarkada bat, Peru!
Ekaina 2, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/06/02 10:56
Hona hemen Santutxuko emanaldian Arkaitz Estiballesek Josu eta Aitorrekin batera eskainitako bertso sorta. Su-etena hautsi ostean idatzi eta Argia aldizkarian argitaratutakoak dira hamaika galderaz beteriko sei bertsook.
Maiatza 28, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/05/28 09:21
Beñat Ugartetxea bertsolari mallabiarra izen genuen Gutar gonbidatu iragan maiatzaren 23an Mallabian. Orain pare bat urte fabrikan bizi izandako gora-behera batzuk zirela eta jarri ei zituen bertsook Beñatek, “taladrinan” bertan (orduantxe ikasi genuen berba hori eta taladro txiki bat delakoan gaude).
Kronikan aipatu genuenez, emanaldia Mallabiako frontoian izan zen eta, badakizue, […]
Maiatza 2, 2008
Egilea: unai | Data: 2008/05/02 15:21
Legazpiko emanaldian Nerea buru zutela, Elustondotarrak izan genituen Gutar gonbidatu. Aspaldian herritik kanpo dabilen arren, Legazpiri jarri zizkion bertsook Nereak, kanpotik beste barrutik begira egindakoak direnak. Teruel existitzen dela badakigu (besteak beste bera han ari delako lanean) bada, Legazpi ere izan bada eta, seguruasko, legazpiar bakoitzaren begirada bezain askotarikoa izango […]