Archive for the Elkarrizketak, kronikak eta kritikak category

Urtarrila 21, 2008

Gutarrak espaloian

Egilea: unai | Data: 2008/01/21 09:18

Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan ginen joan den ostiralean. Euskal Herriko antzokirik garaienean, oxigenorik barik baina Pierolaz ondo ornituta aritu ginen gutarrok. Ibanek, Gorkak eta abarrek harrera ezin hobea egin ziguten eta gustura aritu ginen agertoki ezin goxoagoan. Iban Arantzabal (tz-rekin) blogari eta multimedia gizona izan genuen Gutar gonbidatu eta datozen egunetako batean ikusgai […]

Urria 22, 2007

Donostiyan tanborra joz

Egilea: igor | Data: 2007/10/22 22:12

Egun osoko bigarren ekitaldia diskoa aurkezten. (Tartean, joan zen ostegunean Deiaren Ortzadar gehigarrirako eginiko elkarrizketa). Donostian oraingoan. Goizean goiz, hotz. Autoei kostatu zaie berotzen eta geuri ere bai. Azkenerako, ordea, kilometro asko izan dira eta depositoa hustuta itzuli gara etxera.
Herri Irratian genuen lehenengo hitzordua, Iñaki Mujikaren Porrusalda saioan. Halamoduzko orduerdia joan zaigu, GTG baino bertsolari […]

Urria 16, 2007

Diskoaren aurkezpena eta abar

Egilea: unai | Data: 2007/10/16 18:53

Gaur goizeko 10:30etan izan da.
-Madrilen?
-Ez, Bilbon.
-Zapatero eta Ibarretxe?
-Ez, Gu Ta Gutarrak.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dugu diskoa kamera eta kazetari gehienak Madrila begira zeuden orduan. Guri begira ez ziren hainbeste baina han ziren Matraka, Gara, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaie!, Nontzeberri eta ETB. Aldez aurretik esan behar genituela erabakitakoak ahalik eta ondoen esaten saiatu gara eta […]

Uztaila 3, 2007

UEUn armagin

Egilea: igor | Data: 2007/07/03 14:34

Eibarren izan ginen bart, Coliseo berritu berri dotorean. UEUk Markeskuan antolatu dituen ikastaroen barruan bertsolaritza ere ari dira lantzen egunotan, eta goiz zein arratsaldeetako hitzaldi eta mahai-inguruei saioak gehitu dizkiete iluntzeetan. Bertsolaritza musikaren ikuspuntutik landu zuten atzo, eta Bixente Martinez eta Amaia Zubiriarekin batera Josu Gurutarra izan zen hizlarietako bat; goizean goizetik ponente nagusi, izan […]

Maiatza 30, 2007

Hitzetik Hortzeran eginiko elkarrizketa

Egilea: unai | Data: 2007/05/30 16:59


Nor garen, zer garen, nora goazen… edozein gizaberek bere buruari egiten dizkion galderak. Halako zenbait eta bestelakoren bat egin ziguten Hitzetik Hortzerako lagunek neguko astelehen hotz batez. Maiatzaren lehenean emititu zen (gutar langileen jai egunez) baina ikusteko aukerarik izan ez zenutenok, hementxe daukazue. Gure eskerrik beroenak elkarrizketa hau eta klipa […]

Martxoa 20, 2007

Hitzetik hotsera

Egilea: igor | Data: 2007/03/20 20:59

Hitzetik Hortzera telebistako bertso programa egiten duten estudioetan izan ginen atzo, martxoak 19, Lasarten. Gora gu eta gutarrak! bertsokantaren bideoa filmatu genuen bertan eta elkarrizketa ere egin ziguten gure proiektuaren nondik norakoei buruz eta aurrera begira ditugun asmoez. Data zehatza esaterik ez badugu ere, jakizue datozen asteetan emitituko dutela erreportajea, igande hauetako edozeinetan.

Martxoa 7, 2007

Izan zintezkeena

Egilea: igor | Data: 2007/03/07 10:23


Jon Sarasuaren bertsokanta duzue hau, euskal famatuen munduari buruz, martxoaren 4an Arrasateko Amaia antzokian zuzenean grabatua. Handik aste pare batera, Jon Sarasuaren kontra izeneko kritika idatzi zuen Patxi Traperok bere blogean, eta eztabaida sortu.

Martxoa 6, 2007

Sarasuaren banda

Egilea: igor | Data: 2007/03/06 21:45

Arratsalde ederra Mondragoekoa. 200 lagun pasatxo gutartu zitzaizkigun, eta Amaia antzokiaren handitasunean entzuleak berotzea kostatu bazitzaigun ere, lortu genuen. Beharbada, serioegi iritzi zioten emanaldiaren lehenengo erdiari, agian gustura zeuden jesarrita patxada ederrean, bertsoak adi-adi jarraituz apika. Izan liteke.
Luxuzko gonbidatua izan genuen Arrasaten anfitrioi: Jon Sarasua. Azkenengo zazpi urteotan oso aldi bakanetan atera da plazara Atxabaltako […]

Martxoa 2, 2007

eitb kultura

Egilea: igor | Data: 2007/03/02 17:37

Bai, gutarrok, bai: ETBn badira programa interesgarriak ere. Baietz, ba: kulturari buruzkoak ere bai. Baina guri legez gertatuko zaizue gutarroi ere: astean zehar beranduegi eta asteburuetan goizegi emititzen dituzte.
Segurutik, beraz, ez zenuten jakingo, baina guri buruzko erreportajea eman dute aste honetako eitbkultura saioan. Berriz ere beranduegi ez bazabiltzate, behintzat, hemen duzue ikusgai.

Otsaila 21, 2007

Elkarrizketa Bizkaie!-n

Egilea: unai | Data: 2007/02/21 16:01

Gu ta Gutarrak proiektuaren inguruko elkarrizketa Unai Iturriagarekin, hemen.