Azaroa 30, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/11/30 16:29
Bertan egin genuen 7 Eskaleren azkenengo emanaldia orain dela dozena erdi bat urte baino gehiago, eta bagenuen gogoa berriz ere Bilboko Kafe Antzokiko oholtza zapaltzeko. Bart izan genuen aukera, gutar artean gu. Bixente Martinez izan genuen oraingoan gutar player, ajenda gorabeherek hala aginduta eta plazer handiz. Bixentez gainera, Durangon eta Donostian ere gutarteko izan genituen […]
Azaroa 12, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/12 01:52
Donostiako kafe antzokian (Dokan) izan ginen larunbatean. Ostirala ostiral, ordurako iritsi ginen eta han ziren Iñigo, Gorka eta Luix harrera egiteko gertu (eskerrik asko!). Ohiko gutarrez gainera, bezperan Durangon lagun izan genituen Alex Ruiz de Azua, Bixente Martinez eta Rafa Rueda berriz ere gurekin ziren. Luxuzko hiru gutar gonbidatu.
Soinu froga egiteko pertsianak jaitsi zituzten Dokan […]
Azaroa 11, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/11/11 16:58
Ostiralean izan zen diskoa aurkeztu osteko lehenengo emanaldia Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Etxean aritzearen urduritasunak hasieran apur bat lotu bagintuen ere, itzela izan zen. 300 lagun, baldintza tekniko bikainak eta goi mailako lau Gutar Gonbidatu: Alex Ruiz de Azua, Bixente Martinez, Rafa Rueda eta Xabier Amuriza.Xabier ez beste hirurek diskoan parte hartu dute eta aurkezpeneko […]
Urria 22, 2007
Egilea: igor | Data: 2007/10/22 22:12
Egun osoko bigarren ekitaldia diskoa aurkezten. (Tartean, joan zen ostegunean Deiaren Ortzadar gehigarrirako eginiko elkarrizketa). Donostian oraingoan. Goizean goiz, hotz. Autoei kostatu zaie berotzen eta geuri ere bai. Azkenerako, ordea, kilometro asko izan dira eta depositoa hustuta itzuli gara etxera.
Herri Irratian genuen lehenengo hitzordua, Iñaki Mujikaren Porrusalda saioan. Halamoduzko orduerdia joan zaigu, GTG baino bertsolari […]
Urria 16, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/10/16 18:53
Gaur goizeko 10:30etan izan da.
-Madrilen?
-Ez, Bilbon.
-Zapatero eta Ibarretxe?
-Ez, Gu Ta Gutarrak.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dugu diskoa kamera eta kazetari gehienak Madrila begira zeuden orduan. Guri begira ez ziren hainbeste baina han ziren Matraka, Gara, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaie!, Nontzeberri eta ETB. Aldez aurretik esan behar genituela erabakitakoak ahalik eta ondoen esaten saiatu gara eta […]