Apirila 25, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/25 12:03
Gure ametsetarik batzuk betetzen ari dira: Muskildin Niko Etxart izan genuen “Gutar gonbidatu”. Euskal Herri jator, goxo eta puta huntan ez baitira asko Nikoren curriculuma bildu dutenak. Aspaldiko kantu bi (bera gaztea izan arren oso) eman zituen, Odol berria taldearekin eginak eta hogeitamar urtean kantatu gabe zituenak. Batek baino gehiagok […]
Apirila 25, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/25 11:10
Bagenekien Mixel xirulari handia zela, mintzo zela xoriekin eta gutarra zela. Ez genekien, ordea, bertsotarako duen ahalaren berri. Xirularekin eta ttunttunarekin inprobisatu, puntu gaiztoak jarri… Zernahi gauzatarako gai da gizon hau! Austriatik iritsi zen Muskildiko emanaldira, aireportutik zuzen baina guk uste dugu gizon honek hegan egiten ere badakiela. Biba zü, […]
Apirila 25, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/25 08:41
Kitzikazank antzerki taldeak gonbidatuta egin genuen Domintxineko emanaldia eta beraiek izan ziren, noski, gaueko “Gutar gonbidatuak”. Udazkenean estreinatuko duten antzerki-lan baten aurrerapena eskaini ziguten hiru zatitan (honako hau lehena duzue). Mattin Irigoienen luma zorrotza mintzo da aktoreen ahoetatik. Entzun duzue inoiz Marsellesa euskaraz?
Apirila 17, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/17 10:55
Domintxinetik zuzen iritsi ginen Muskildira. Lanbroa, lainoa, euria… Herriko gelan inor ez. Ordubeteko kuluska.
Eta berriz ere hasi. Atera trasteak furgonetetatik, soinu ekipoa jarri eta frogatxoa egiten hasterako, han non agertu zen gure lehenengo Gutar Gonbidatua: Niko Etxart Handia (bai, Handia!) eta harekin Edurne, durangar bat Xiberuan. Nikorekin froga egiten ari ginela, berriz, bigarren Gutar Gonbidatua: […]
Apirila 17, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/17 10:47
Bezperaren arrastoekin, biharamunetako ez-ohiko ilusioarekin, larunbat eguerdiz, axuriak nola, hala bildu gintuzten berriz ere Domintxineko herriko gelaren atarian. Mattin Irigoienek esana zigun bezperan zenbait laborarik Lur Berri kooperatiba okupatua zutela eta hari buruz abiatu ginen.Ehun bat jende aurkitu genuen han, eta komunikabideren bat edo beste ere bai. Transgenikoen problematikaren inguruan azalpen bat baino gehiago jaso […]
Apirila 17, 2007
Egilea: unai | Data: 2007/04/17 10:21
Hiru asteko geldialdiaren ondoren, Domintxinen (Zuberoa historikoki!!) izan genuen zita joan zen ostiralean. Kitzikazank antzerki taldekoen deia jaso genuen eta han abiatu ginen gutarrok ekialderantz, oraingo honetan Beñat Gaztelurrutia (Eskale ohi eta beti gutar!) generamala teknikari. Mattin Irigoienek egin zituen Cicerone lanak, eta, bai ongi egin ere! Hirurogei bat lagun bildu ziren emanaldia ikustera eta, […]