Archive for the Sailkatugabeak category

Ekaina 16, 2008

Gutarrik asko!!

Egilea: unai | Data: 2008/06/16 12:56

Itzela izan zen iragan ostiralekoa. Zaila da Gutarrontzat horretaz gogoratu eta ez hunkitzea. Plateruena bete-beteta (600-700 gutar, hamaika euskal herritatik etorriak), urte eta erdian bidelagun izan ditugun Gutar gonbidatu piloa aldamenean eta giro deskribaezina parean. Ez da erraza berba egokiak aurkitzea. Bakarra aukeratu behar bagenu, ITZELA, aukeratuko genuke. Baina goazen astiro-astiro.
Lehenik eta behin eskerren […]

Ekaina 11, 2008

Hauxe da despedidea!

Egilea: unai | Data: 2008/06/11 10:58

Bagoazela! Bukatzera doala gure ibilera gutarra!
Urte eta erdiko bide gutar honenak egin du. Ostiral honetan, Ekainak 13, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko hamarretan izango da gure azkeneko emanaldia. Sasi guztien azpitik eta laino gutzien gainetik, gutarren festa izan dadin saiatuko gara gu. Zuk, berriz, emanaldirako sarrerarik erosi gura bazenu, Plateruenan bertan edo, erreserbatzeko, kultura@plateruena.net helbidera […]

Ekaina 9, 2008

“Min hau”.

Egilea: unai | Data: 2008/06/09 09:16


Kronikan aipatu bezala Arangurengo emanaldian Gorka Urbizu (Berri Txarrak, Katamalo) izan genuen Gutar gonbidatu legez. Preso daukaten Peru Aranburu bertsolari lekeitiarrak idatzitako “Min hau” kantua eskaini zigun Gorkak, “18/98+… Auzolanean” diskoan Berri Txarrak-ek grabatutako kantuaren bertsio soila eta ederra. Eskerrik asko Gorka eta besarkada bat, Peru!

Ekaina 7, 2008

Aranguren eta Aretxabaleta.

Egilea: unai | Data: 2008/06/07 13:49

Berriro ere bikoa izan dugu asteon, ez edonolakoa ostera, azkenekoa baino. Xenpelarrek kantatu legez, “Iya guriak egin du”. Emanaldi bakarra geratzen zaigu honezkero baina egongo da nostalgiarako tarte egokiagorik eta errepara diezaiogun asteko bikoari.
Arangurenen izan ginen ostegunean, bertako udalak antolatutako euskara astearen programazioaren barruan. Non dagoen Aranguren? Ai, amigo! Ez zara galdera hori egin duen […]

Ekaina 4, 2008

1937ko Gernikan

Egilea: igor | Data: 2008/06/04 13:14


Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko kidea izan genuen Gernikan gutar gonbidatu, joan zen maiatzaren 31n. Garaiko eskusoinua joz eta bere ahots indartsu bezain atseginarekin, Joseba Sarrionaindia iurretarrak idatzitako bonbardaketari buruzko hitzak kantatu zizkigun Eñautek; “Gernikan” abestia, hain zuzen ere.

Ekaina 2, 2008

Hamaika galdera

Egilea: unai | Data: 2008/06/02 10:56


Hona hemen Santutxuko emanaldian Arkaitz Estiballesek Josu eta Aitorrekin batera eskainitako bertso sorta. Su-etena hautsi ostean idatzi eta Argia aldizkarian argitaratutakoak dira hamaika galderaz beteriko sei bertsook.

Ekaina 2, 2008

Santutxu eta Gernika.

Egilea: unai | Data: 2008/06/02 10:15

Santutxun izan ginen barikuan, Begoñako udaltegian. Arratsalde sargori antzekoa Bilbon eta bero itzela bete egin zen (80 bat lagun) aretoan. Bitxia egiten da sarritan, artean kanpoan argi dela, barruan ilunpean aritzea. Emanaldia arratsaldeko zortziretan zen eta barikua izatera orduak kezka sortzen bazigun ere, harrera ona izan genuen Santutxun. Gutar gonbidatu legez, Arkaitz Estiballes: galdakoztarra bera, […]

Maiatza 29, 2008

Despedida: ekainaren 13an, Durangoko Plateruenean

Egilea: igor | Data: 2008/05/29 08:08

“Ez dok hamairu” erantzun ei zion San Martinek deabruari, honek arima eroan ez zekion; malefizioa hausteko ideia horrek berak eman zion izena euskal kantagintza berriari ekin zion talde dagoeneko mitikoari. Patuari ziria sartzeko asmoa da gurea ere, baina zera diogu: “Hamairuan donk!”; ekainaren 13an, hain zuzen ere.
Izan badu 13 zenbakiak halako karga ezkor bat, are […]

Maiatza 26, 2008

Asteburu bizkaitarra: Mallabia eta Zamudio.

Egilea: unai | Data: 2008/05/26 08:55

Aspaldian ez bezala etxetik gertu ibili gara asteburu honetan, barikuan Mallabian eta zapatuan Zamudion. Mallabiakoa salbuespena izan zen GTGren ibilbidean, izan ere, frontoian egin genuen emanaldia. “Frontoiak ez dira musikarako” aldarrikatu ei zuten BAPekoek aspaldi xisterak eskuan. Bertsotan berriz, sarri-sarri egiten dugu frontoietan eta arazorik barik gehienetan. Bateria bat sartzen baduzu, ostera, ia ia esan […]

Maiatza 18, 2008

GTG Etxarri Aranatzen: azken txanpa hasi da.

Egilea: unai | Data: 2008/05/18 12:58

Horixe izan zen gure sentipena Etxarrin: azken txanpa hasi da. Hiru aste ziren elkarrekin ez geundela eta, ze arraio!, batek afalorduan esan zuen legez, elkar faltan hartzen hasiak ginen. Ordutegiari diogun ohiko mirarekin iritsi ginen Etxarrira barikuan. Ez geneukan Gutar gonbidaturik eta ez kaskarrari buelta baztuk eman ez genizkiolako, baina ez da beti erraza eta […]